XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hori egia dela Kristorengan eta zuengan agertzen da, desagertzen ari baita iluna eta argi egiten du jadanik egiazko argiak.

9 Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunbetan dago oraindik.

10 Senidea maite duena argitan dago eta ez du ezerk eroraraziko.

11 Bere senideari gorroto diona, berriz, ilunbetan dago, ilunbetan dabil eta ez daki nora doan, ilunak itsutu egin baitizkio begiak.

12 Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak Jesusen bitartez.

13 Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.

Zuei, gazteoi, diotsuet: Garaitu duzue gaiztoa.

14 Zuei, seme-alaboi, diotsuet: Ezagutzen duzue Aita.

Zuei, gurasooi, diotsuet: Ezagutzen duzue hasieratik zen hura.

Zuei, gazteoi, diotsuet: Indartsu zarete eta Jainkoaren mezua zuengan tinko dago eta garaitu duzue gaiztoa.

15 Ez maitatu mundua, ezta munduko gauzak ere.

Mundua maite duenak ez du bere baitan Aitarenganako maitasunik.

16 Izan ere, munduan dagoen guztia grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.

17 Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.

18 Seme-alabok, azken ordua da.

Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela.

Hara bada, antikristo asko agertu da dagoeneko, eta hori da azken orduaren seinalea.